XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagutu

Vilán lurmuturreko parke eolikoa, Galiziako Camariñas herrian.

Turbina eolikoa

Haizearen energia, gaur egun, energia elektrikoa ekoizteko jasotzen da parke eoliko modernoetan; halakoak daude, esaterako, Tarifa (Cádiz), Nafarroan eta Galizian.

Haizearen energia horri probetxu ateratzeko oinarrizko operadorea turbina eolikoa dugu, aurretiko gisa haize-errotaren hegal gurutzatuak dituena.

Parke eolikoetan aeroturbinak erabiltzen dituzte; aeroturbina horiek sorgailu elektrikoetara konektaturik dauden bi edo hiru pala dituzten helizeak izaten dituzte osagai.

Pala eta sorgailuaren artean engranaje-tren bat ipintzen da ardatzaren bira-abiadura areagotzeko; horrela, errendimendu handia lortzen da (100 kw baino gehiago ekoiztera irits daiteke).

Haizearen indarrari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko, hamar metroko luzera duten helize birakariak ere erabili ohi dira.

Haizearen sensoreei esker, helizeen higidura kontrolatu ahal izaten da, haizearen nolakotasunaren arabera, energiaren ekoizpena ahalik eta handiena izan dadin.

Sorgailu eoliko batek honako zatiak izango ditu:

- Abiaduraren biderkatzailea: izan ere, elektrizitatearen ekoizpena abiadura handietan eraginkorragoa da.

Abiaduraren biderkatzaile erabilita, sorgailuaren ardatzaren abiadura areagotzen da.

Helizea: Helizearen hegalen azalera hegazkin baten hegoena bezalakoa da.

Helizeak kontrol-sistema bati konektaturik daude ahalik eta eraginkortasun handienarekin funtzionatzeko.

- Zutoin birakariak: turbinen muntaiak bere zutoinaren gainean biratzen du ordenagailu baten kontrolpean; honela, helizearen hegalak beti egongo dira haizeari begira.

Helizeak propultsaturiko ibilgailu xume bat eraikitzea.

1. Munta ezazu gailua marrazkian adierazten den bezala.

2. Orain eman birak helizeari gomatxoak erresistentzia jartzen duen arte.

Ondoren, askatu helizea eta zure ibilgailua airean higitzen ikusiko duzu.

Aeroturbina bateko helizearen eta sistema biderkatzailearen irudikapena.